Ekonomia -
Araudi berria
Babes ofizialeko etxea erosi ala alokatu? Aukera bakarra, Etxebiden
Orain arte Etxebiden izena eman duten 80.853 pertsonek bi aukerak eskatu zitzaketen, baina, hemendik aurrera, erosi edo alokatu hautatu beharko dute.
Redacción
Etxebiden izena eman duten 80.853 pertsonek gutun bat jasoko dute hurrengo egunetan, babes ofizialeko etxebizitzen eskaera eguneratzeko, araudia aldatu egin baita.
Hemendik aurrera, babes ofizialeko etxea erosi edo alokatu nahi duten hautatu beharko dute, eskaera egitean. Orain arte, bi eskaerak egin zitezkeen. Ekainaren 10 arteko epea izango dute eskaera gaurkotzeko.
Etxebidetik azaldu dutenez, gainera, etxebizitza eskaera hiru herritarako egin daiteke: eskatzailea erroldatuta dagoen herrirako, lan egiten duen herrirako eta berak nahi duen beste baterako.
Eskaera Etxebideren webgunean gaurkotu daiteke, eta, eskatzaileek jasoko duten gutunean, posta elektroniko helbide bat helarazteko eskatuko diete.