Ekonomia -
Gizarte Segurantzaren datuak
Pentsiodunen kopurua % 1,4 hazi da EAEn, eta % 3,4 Nafarroan
Apirilean 514.691 pentsiodun zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 124.906 Foru Erkidegoan.
Erredakzioa
Apirilean 514.691 pentsiodun zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 124.906 Nafarroan, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak ostegun honetan emandako datuen arabera.
EAEn, batez besteko pentsioa 1.053,31 eurokoa da, Espainiako altuena, eta duela urtebete baino % 1,6 handiagoa. Aurreko hiletik hona, pentsiodunen kopurua 533 lagun hazi da. Prestazio horien erdiak baino gehiago (320.658) erretiro-pentsioak dira; 133.739 alargun-pentsioak dira, eta 43.609, ezintasun-pentsioak.
Nafarroan, 124.906 pentsiodun zenbatu zituzten apirilean, 2012ko apirilean baino % 1,9 gehiago. Iaztik hona, % 3,4 igo da batez besteko pentsioa Nafarroan, eta 970,08 eurokoa da orain.
Bestalde, Espainian kotizaziopeko pentsioak 9.028.007 dira jada, iaz baino % 1,6 gehiago.