Ekonomia -

Autoen salmentak

Volkswagenek bi milioi auto saldu ditu aurten, iaz baino % 5,3 gehiago

Europan salmenten beherakada izan arren, Asia-Pazifikoa eskualdean hazkunde nabarmena izan dute, Txinan bereziki.

Volkswagen talde alemaniarraren logotipoa. Argazkia: EFE.
Volkswagen talde alemaniarraren logotipoa. Argazkia: EFE.
Volkswagen talde alemaniarraren logotipoa. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen talde alemaniarrak 1,91 milioi auto saldu ditu urteko lehenengo lauhilekoan mundu osoan zehar. Iazko epe berean baino % 5,3 gehiago saldu du kotxeen markak, enpresaren datuen arabera.

Apirilean, Volkswagen Passenger Carsek 480.000 auto saldu zituen, hau da, aurreko urtean baino % 5,4 gehiago.

Christian Klingler Volkswageneko Salmenta eta Marketin arduradunak aitortu du Europako egoera "zaila" dela, baina euren produktuen indar-gunea eta Txinan erregistratutako joera positiboa azpimarratu ditu.

Volkswagen etxeko salmentak Europan % 7,5 murriztu dira apirilera arte; guztira 545.300 ibilgailu saldu dira bertan. Hala ere, Asia-Pazifikoa eskualdean % 17,9ko hazkundea izan dute, 855.100 auto saldu baitira; horietako 783.900 Txinan saldu dituzte.

Gainera, talde alemaniarrak 196.200 kotxe merkaturatu ditu urtarrila eta apirila artean AEBetako merkatuan, 2012ko epe berean baino % 4,4 gehiago. Hego Amerikan, berriz, % 4,5eko beherakada izan du, 235.200 ibilgailu saldu baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Albisteak multinazionalak Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Volkswagen Automobilgintzari buruzko albisteak