Ekonomia -

Gau bakarra espetxean

Blesak kartzela utzi du, 2,5 milioi euroko bermea ordaindu ondoren

Eguerdian lortu dute Caja Madrideko presidente ohiaren ingurukoek dirua biltzea.

Blesak kartzela utzi du, bermea ordaindu ondoren. Argazkia: EITB
Blesak kartzela utzi du, bermea ordaindu ondoren
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia espetxetik atera da

0:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia Madrilgo Soto Del Real kartzelatik irten da ostiral honetan, arratsaldean, atzo epaileak ezarritako 2,5 milioi euroko bermea ordaindu ondoren, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Iturri horiek azaldu dutenez, 13:30ean lortu dute Blesaren ingurukoek bermearen zenbatekoa biltzea, eta, ondoren, abokatuak izapideak abiatu ditu.

Epaileak behin-behineko kartzelaldia ezarri zion atzo Blesari, City National Bank of Florida bankuaren erosketan izandako ustezko irregulartasunengatik, eta pasaportea ere kendu zion. Blesak zazpi ordu inguru egin zituen epaitegietan, harik eta guardia zibilak 20:30 inguruan haren bila joan ziren arte. Gaua kartzelan eman du.

Kasuko epaileak zentzugabetzat jo du, "tsunami ekonomiko" garaian, Caja Madridek Floridako banku hori erosi izana. Horren ustez, ez zuten baldintza klimatologikoek eragin "ekaitz perfektua", eta Miguel Blesa presidente ohiari leporatu dio horren ardura. Epaileak kriminalitate zantzu "nabarmenak" ikusten ditu Miguel Blesaren jokabidean, eta delitu sozietarioa eta kudeaketa desleiala ez ezik, bidegabe diruaz jabetzea eta dokumentu publikoak faltsutzea ere egotzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea