Ekonomia -

Idazkari nagusi berria

Raul Arza, UGT goitik behera ezagutzen duen Lanbideko teknikaria

Arza aukeratu dute UGT Euskadi sindikatuko idazkari nagusi berria. 1984tik egin du lan sindikatuan, baina politikan ere aritu da. Lanbideko bulegoa batean egiten du lan.

Raul Arza aukeratu dute UGT Euskadi sindikatuko idazkari nagusi berria. EFE
Raul Arza aukeratu dute UGT Euskadi sindikatuko idazkari nagusi berria
Raul Arza aukeratu dute UGT Euskadi sindikatuko idazkari nagusi berria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Arza aukeratu dute UGT Euskadi sindikatuko idazkari nagusi berria, botoen % 55 lotuta. Damaso Casadoren lekukoa hartuko du, azken horrek berriz ez aurkeztea erabaki ondoren.

Raul Arza (Laudio, 1963) 1984an sartu zen UGTn, eta, 2009an, Euskadiko X. Kongresuan, sindikatuko Antolaketa eta Komunikazio idazkari izendatu zuten. Ordutik egon da zeregin horretan, eta, orain arte, Damaso Casadoren ''bigarrena'' izan da. Hala, goitik behera ezagutzen du 100 langile dituela UGT Euskadi sindikatua.

Lan-zientzietan lizentziatua da, eta prebentzio teknikari masterra ere egin zuen, segurtasunean aditu gisa. Halaber, lan zuzenbidean aditua da. Egun, Lanbiden egiten du lan, Laudion.

Sindikatuan lan egiteaz gainera, politikan ere aritu da Arza. Hala, Laudion PSE-EEko bozeramaile izen zen 1995etik 2002era arte, eta Arabako Batzar Nagusietako kide ere izan zen 1983tik 1987ra. 80ko hamarkadan, hilabete gutxi batzutan zehar, legebiltzarkidea ere izan zen.

2012tik Itzarriko idazkaria dira, eta UGTko memoria historia berreskuratzeko helburua duen Juan de los Toyos fundazioko presidentea ere bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea