Ekonomia -

Euriborra jaitsi da maiatzean eta hipotekak 620 euro merkatuko ditu

Hamabi hilabeterako euriborra % 0,48an geratuko da maiatzean, eta horrek maileguak merkatuko ditu. Duela urtebete, euriborra % 1,266koa zen.

Euriborraren beherakadak atsedena emango die familiei. Argazkia: EFE
Euriborraren beherakadak atsedena emango die familiei. Argazkia: EFE
Euriborraren beherakadak atsedena emango die familiei. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Historian lehenengo aldiz, euriborra % 0,5eko mugaren azpitik kokatutako da. Izan ere, hamabi hilabeterako euriborra % 0,48an geratuko da maiatzean, eta horrek maileguak urtero 620 eurotik gora merkatuko ditu.

EFEk jasotako datuen arabera, duela urtebeteko euriborra % 1,266koa zen, egungo tasa baino hiru aldiz gehiago.

Hala ere, hipoteketan 'zoru klausulak' ez dituzten lagunek bakarrik nabarituko dute euriborraren beherakada hori. Izan ere, lagun horiek muga dute euriborrean eta tasa hori ez da % 3tik behera jaitsiko. Adicae Banku, Kutxa eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkartearen arabera, Espainian lau milioi lagunek dute klausula hori euren maileguetan.

Auzitegi Gorenaren gai zibiletako aretoak martxoaren 20an zabaldutako epaiaren arabera, zoru klausulak baliogabeak dira, auzian gardentasunik ez badago. Hala ere, erabaki horrek ez du ordura arte ordaindutako kopuruak itzultzea eragingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena Hipotekak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Higiezinen merkatua gaur