Ekonomia -

Bidaia ofiziala

Uruguaiko presidentea Euskadin izango da asteburuan

Urkullurekin batzartuko da eta Mondragon Korporazioa bisitatuko du. Inbertitzaileak bilatzeko asmoz Espainiara egingo duen bidaiaren baitan bisitatuko du Euskadi.

Jose Mujica Uruguaiko presidentea.
Jose Mujica Uruguaiko presidentea
Jose Mujica Uruguaiko presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inbertitzaileak bilatu eta merkataritza harremanak indartzeko asmoz, bidaia ofiziala abiatuko du bihar Jose Mujica Uruguaiko presidenteak Espainian. Bidaia horren baitan, Euskadira egingo du bisita, asteburuan. Iñigo Urkullu lehendakariarekin batzartuko da eta Mondragon Korporazioa bisitatuko du Mujicak.

Ostiral arratsaldean iritsiko da Uruguaiko presidentea Loiuko (Bizkaia) aireportura. Handik, Ajuria Eneara joko du, lehendakariarekin bilera pribatua egiteko. Ondoren, harrera ofiziala egingo diote Lehendakaritzan.

Larunbatean Vatikanora joango da Uruguaiko presidentea, Frantzisko aita santuarekin elkartzeko. Egun horretan bertan itzuliko da geurera, eta Muxikara (Bizkaia) egingo du bisita, bertakoak baitira bere arbasoak.

Igandean, berriz, Arrasatera egingo du bidaia, kooperatibismoaren xehetasunak bertatik bertara ezagutzera. EAEn bizi diren Uruguaiko herritarrekin elkartzeko asmoa ere badu presidenteak alde egin aurretik.

Euskadira bisita egin baino lehen, Madrilen izango da Mujica. Hala, erregearekin bilduko da asteazkenean, eta Rajoyrekin, berriz, ostegunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Eguneko albisteak Albisteak Uruguaiko albisteak