Ekonomia -

Ordainsaria

Kendutako Gabonetako soldata jasotzeko aukera zabaldu du epaile batek

Metro Bilbaoren aurkako salaketa baten zati bat aintzat hartu du Bilboko epaile batek, eta bertakolangileek aparteko soldata kentzeko erabakia hartu baino lehen sorrarazitako kopurua jasoko dute.

Aparteko ordainsaria kendu osteko protesta bat. EFE
Aparteko ordainsaria kendu osteko protesta bat.
Aparteko ordainsaria kendu osteko protesta bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rajoyren ekimenaren ondorioz 2012ko Gabonetako aparteko ordainsaria kentzeagatik Euskadiko CCOO sindikatuko Herritarrentzako Zerbitzuen Federazioak Metro Bilbaoren aurka jarritako salaketaren zati bat aintzat hartu du Bilboko lan-arloko 5. epaitegiak.

Euskadiko CCOO sindikatuko Herritarren Zerbitzuetarako Federazioak Metro Bilbaoren aurka jarritako salaketaren zati bat aintzat hartu du Bilboko lan-arloko 5. epaitegiak.

CCOOk jakinarazi duenez, epaian, demandaren zati bat aintzat hartu dute, subsidiarioki.

2012ko aparteko ordainsaria kentzeko Lege Dekretua indarrean sartu baino lehen sortutako kantitatea jasotzeko eskubidea aldarrikatzen zuen salaketak.

Hau da, Metro Bilbaoko langileek aparteko soldata kendu baino lehenago sorrarazitako kopurua jasoko dute.

CCOOren arabera, epaiak irabazkinak jasotzeko aukera zabaldu du; ordainsariaren zati bat, urtarriletik edo uztailetik sortutakoa.

CCOOko Herritarrentzako Zerbitzuen Federazioa helegitea jartzea aztertzen ari da salaketa osotasunean aintzat hartzea eskatzeko; horrela, ordainsari osoa ematea lortuko lukete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Langile Komisioak Soldatak gaur