Ekonomia -

Kaleratzeak

Protesta, M4Fko 31 langile hartzen dituen erregulazioaren aurka

Goizean, EiTBko Bilboko egoitzaren atarian elkartu dira. Arratsaldean, 17:30etik 18:00etara, beste kontzentrazio bat egin dute. Langile batzordea beste mobilizazio batzuk egitea aztertzen ari da.

Protestak, eitb.com-eko 31 langile hartzen dituen erregulazioaren aurka. Argazkia: eitb.com
Protestak, eitb.com-eko 31 langile hartzen dituen erregulazioaren aurka. Argazkia: eitb.com
eitb.com-eko langileek erregulazio txostenaren kontrako protesta egin dute

0:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EiTBren webguneko edukiak egiteaz eta horien kudeaketaz arduratzen den Media for Future enpresako (M4F) ehun bat langilek eta LABeko hainbat ordezkari sindikalek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, EiTBren Bilboko egoitzaren atarian, EiTBk azpikontratatutako enpresako 31 langileri eragingo dien lan-erregulazioko txostenaren kontra.

"EiTBk agindu, M4Fk kaleratu. Eitb.com, borrokan" lelopean, 45 minutuko kontzentrazioa egin dute.

M4Fko langile batzordeak jakinarazi duenez, lan-erregulazioko txostenak 31 langileri eragiten dio, 27 kaleratze eta 4 lanaldi murrizketa jasotzen ditu. Honenbestez, eitb.com-erako lan egiten duten langileen erdiak kaleratuko dituzte. Halaber, enpresak soldata murriztuko die gainerako langileei, zenbait kasutan, % 25ekoa izango da jaitsiera.

EiTBko zuzendaritza berriak eitb.com webgunearen aldeko apusturik egin ez duela salatu du M4Fko langile batzordeak; izan ere, "kaleratu behar dituzten M4Fko langile gehienak EiTBko webgunerako bakarrik ari dira lanean".

Gaur hasi dituzte mobilizazioak, eta ondorengo egunetan ere ekintza gehiago egingo dituzte. Arratsaldean, elkarretaratzea egin dute EiTBren Bilboko egoitzaren aurrean, 17:30etik 18:00etara, eta bihar gaurko ordu berean egingo dituzte elkarretaratzeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea