Ekonomia -

Bilbao Exhibition Centre

BECeko lan erregulazio plana atzera bota dute

Horrela, BECeko zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak akordioa lortu dute. Soldataren % 6ko murrizketa eta lanpostuak mantentzea adostu dute.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bi aste aurkeztutako lan-erregulazioko txostena atzera botako du Bilbao Exhibition Centreko zuzendaritzak. Zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak akordioa lortu dute. Soldataren % 6ko murrizketa eta lanpostuak mantentzea adostu dute.

Erakustazokak agiri batean jakitera eman duenez, zuzendaritza eta enpresa-batzordea txostena atzera botatzeko akordio batera heldu dira. Horrela, langileen kategoriaren arabera zenbait aste lanik egin gabe emango dituzte.

Sindikatuetako iturrien arabera, datozen urteetan soldaten % 6,6ko murrizketa ekarriko du akordioak. Langileek akordioa berretsi dute batzarrrean, eguerdian.

Ituna hitzarmen kolektibo berrian sartu dute. Hitzarmena 2017ra arte egongo da indarrean. Aurreko hitzarmena uztailaren hasieran bertan behera geratzen zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea