Krisi Ekonomikoa -
Urtea amaitu arte
Lan-erregulazioko txostena aurkeztu du BECeko zuzendaritzak
Langile guztiak hartuko ditu, zuzendaritzako kideak barne, lau eta zortzi aste bitarteko epean.
Erredakzioa
Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokako zuzendaritzak lan-erregulazioko txostena aurkeztu du, asteazken honetan ohar bidez jakinarazi duenez. 2013. urtea amaitu bitartean egongo da indarrean, eta langile gehiago kaleratzea saihestu nahi dute erabaki horrekin.
Langile guztiak hartuko ditu, zuzendaritzako kideak barne, lau eta zortzi aste bitarteko epean.
BECeko zuzendaritzak gaur aurkeztu dio Langile batzordeari lan erregulazioko txostena, eta laster sartuko da indarrean.
Lehiakortasun eta iraunkortasun egitasmoaren baitan dago kokatuta lan-erregulazioko txosten hori. 2013ko martxoaren 21ean onartu zuen plana Administrazio Kontseiluak; izan ere, datorren urtean, erakustazoka egiteko eskatutako kredituen harira, 150 milioi euro ordaindu beharko ditu BECek.
Zuzendaritzak azaldu duenez, produktibitatea jaitsi delako eta emaitza ekonomikoak txarrak direlako aurkeztu dute lan-erregulazioko txostena.
Orain, 15 eguneko epea dute zuzendaritzak eta langile batzordeak akordio bat lortzeko.
Aldi baterako neurria dela nabarmendu du zuzendaritzak, eta horrela kaleratze gehiago egitea saihestuko omen dute.