Ekonomia -
Batzar Nagusiak
Foru kontratazioek Gipuzkoako lan hitzarmenak bete beharko dituzte
Araua LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin elkarlanean egin dute. Bilduk, Aralarrek eta PSEk aldeko botoa emanda onartu dute.
Erredakzioa
Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaur goizean onartutako lege berriaren arabera, Diputazioak kontratatzen dituen enpresak lurralde horretako lan hitzarmenak betetzera derrigortuta izango dira. Hala egin ezean, isun ekonomikoak ezarriko dizkiete.
Araua Gipuzkoako Diputazioak bultzatu du eta Bilduren, Aralarren eta PSEren babesa jaso du; EAJ eta PP abstenitu egin dira.
Testu horretan lana eta familia uztartzeko eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna bultzatzeko neurriak ere zehazten dira.
Arau berria egiteko Gipuzkoako Diputazioa LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin elkarlanean aritu da. Batzorde berezi bat osatuko dute kontratatutako enpresek aipatu legea betetzen dutela kontrolatzeko.