Ekonomia -

Lan hitzarmenak

Hitzarmenik gabe 'egoera zailak' izango dira, Aburtoren esanetan

Bestalde, Enplegu sailburuak iragarri du talde bat eratuko dutela, "lan harremanetarako sistema berri bat garatzeko asmoz".

Juan Mari Aburto Enplegu sailburua. Argazkia: EITB
Juan Mari Aburto Enplegu sailburua. Argazkia: EITB
Juan Mari Aburto Enplegu sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Enplegu sailburuak esan duenez, Jaurlaritza kezkatuta dago lan hitzarmenak indargabetu ostean "egoera zailak" izango direla uste baitu. Gauzak horrela, arduraz jokatzeko eskatu die enpresariei nahiz langileei.

Horrez gain, lan harremanen sisteman aldaketa bat ematea ezinbestekoa dela esan du. Ildo horretan, Jaurlaritzak lan harremanetarako talde bat eratuko duela iragarri du. Talde horren eginkizuna izango da lan harremanetarako sistema berritzaile bat garatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea