Ekonomia -

Espainiako zientzialaria

Harvardek kontratatu du urte eta erdi doan lanean eman eta gero

Harvardeko Unibertsitateak Leticia Diaz Beltran ikertzailea, Jaengo Unibertsitateko graduondoko ikaslea, kontratatu du. Diazek urte eta erdi lanean finantziaziorik gabe eman du Espainian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harvardeko Unibertsitateak Leticia Diaz Beltran ikertzailea, Jaengo Unibertsitateko (UJA) graduondoko ikaslea, kontratatu du. Diazek urte eta erdi (2012ko urtarriletik) lanean finantziaziorik gabe eman du Espainian. Autismoan inplikatutako geneak ikertu ditu proiektu batean.

Jaengo Unibertsitateak azaldu duenez, UJAk eta Harvard Medical Schoolek nazioarteko lankidetza akordioa dute, eta graduondoko ikasleen eta zientzialarien mugikortasuna ahalbidetzen du horrek.

Dennis P. Wall doktoreak zuzentzen duen Center for Biomedical Informatics zentroaren eta UJAko Biologia Sistemen Ikerketa Taldearen arteko lankidetzari esker lortu du kontratua Diazek. Francisco J. Esteban irakasleak UJAko taldea zuzentzen du.

Kontratua urtebetekoa izango da eta ondoren "itzultzea gustatuko" litzaiokeela adierazi du Diazek, "Jaengo Unibertsitatean ikerketa lerro berriak hasteko". "Baina ez dakit posible izango den edo atzerrian bizitza atera beharko dudan. Dena aurkitzen ditudan aukeren menpe egongo da", azaldu du Diazek.

Egoera tamalgarria

"Momentuz egoera tamalgarria da. Proiektu gutxi eskaintzen dira eta ematen direnek diru gutxiago dute", gaineratu du.

Espainian "dirua inbertitzen da zientzialariak hezteko, baina uzta beste herrialde batzuk jasotzen dute", salatu du. Diazen hitzetan, "oso tristea" da; izan ere, "adituak beharko dira krisitik ateratzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea