Ekonomia -

Laminaciones Arregui

Enpresa-batzordeko presidentearen kaleratzea baliorik gabe utzi dute

Gasteizko epaitegi batek kaleratzea baliogabe utzi eta konpainiak langilea berriro kontratatu beharko du. Erabakiarekin "gustura" azaldu da enpresa-batzordeko presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaitegi batek Celsa Atlantic konpainiako (Laminaciones Arregui) enpresa-batzordearen presidentearen kaleratzea baliogabe utzi du. Horrela, konpainiak langilea berriro kontratatu beharko du.

Nando Anguiano langileak azaldu duenez, enpresa ez da berarekin harremanetan jarri, baina Gizarte Segurantzan alta eman diote dagoeneko, erakunde publikoak telefono mezu baten bidez baieztatu diolako.

Erabakiarekin "gustura" azaldu da enpresa-batzordeko presidentea eta iragan abuztuan kaleratu zituzten batzordeko gainerako hiru kideei zorte bera opa die, eta baita lanpostua galdu duten 174 langileei ere. Zuzendaritzak aurkeztutako bi lan-erregulazio txostenak baliorik gabe utzi dituzte epaitegiek, baina sententzia irmoaren zain daude oraindik.

Gainera, Laminaciones Arreguiko zuzendaritzak "askatasun sindikala eta langileen eskubideak urratzen" jarraitzen dituela agerian uzten du epaiak, enpresa-batzordeko presidentearen hitzetan.

ELA sindikatuak azaldu duenez, enpresak langilea kaleratu aurretik zituen baldintzekin kontratatu beharko du berriro; izan ere, kaleratzea duela urtebete izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea