Ekonomia -
Krisia
Etxebizitzen salerosketak % 22 egin zuen behera ekainean, EAEn
Nafarroan, ostera, 2013ko ekainean 2.220 salerosketa egin zituzten, iaz baino % 9,1 gehiago.
Erredakzioa
Etxebizitzen 742 salerosketa egin ziren ekainean, Euskadin, iaz baino % 22,6 gutxiago. Jaitsiera Estatuko handienetariko bat da, INEko datuen arabera.
Estatuan etxebizitzen salerosketak % 5,5 egin zuen behera eta hamar erkidegok jaitsierak izan zituzten. Jaitsierarik handienak Extremaduran (% 47,9), Asturiasen (% 30,5), Kantabrian (% 23,2) eta Euskadin (% 22,6) eman ziren.
Salerosketen % 78,1 etxebizitza libreetan egin ziren Euskadin, eta % 21,9 babestutako etxebizitzak izan ziren. Era berean, salerosketen % 70,3 bigarren eskuko etxebizitzetan egin ziren, eta % 29,7 etxe berriak izan ziren.
Nafarroa
Salerosketen kopuruan igoera handienak izan zituzten erkidegoak Kanariar Uharteak (% 24,9) eta Nafarroa (% 21,3) izan ziren.
Nafarroan, 2013ko ekainean 2.220 salerosketa egin zituzten, iaz baino % 9,1 gehiago. Hala ere, kopurua maiatzekoa baino % 10,5 txikiagoa da.
Estatu osoan etxebizitza berrien salerosketak nabarmen behera egin zuen ekainean, % 13,7. Bigarren eskuko etxebizitzen salmentak, aldiz, % 1,8 egin zuen gora.