Ekonomia -

Zerga igoera

Bilboko Udalak % 2,2 igoko ditu zergak eta tasak 2014an

Marta Ajuria Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun zinegotziak azaldu duenez, udal tasa eta zergen eguneratzea uztailean EAEn Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) izandako igoeraren antzekoa da.

Bilboko Udalak % 2,2 igoko ditu zergak eta tasak, 2014an. Argazkia: eitb.com
Bilboko Udalak % 2,2 igoko ditu zergak eta tasak, 2014an. Argazkia: eitb.com
Bilbotarrei % 2,2 igoko dizkiete zergak eta tasak 2014an

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak % 2,2 igoko ditu zergak eta udal tasak 2014an, Gobernu Batzordeak gaur onartutako zerga ordenamenduaren arabera. Halaber, jarduera ekonomikoak bultzatzeko neurriak mantenduko ditu.

Marta Ajuria Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun zinegotziak kazetarian aurrean azaldu duenez, zerga igoera iazkoa baino % 0,3 txikiagoa izango da, eta, gutxi gorabehera, uztailean EAEn prezioak garestitu adina igoko dira Bilboko Udaleko zergak.

Zergen eguneratzeari eta hobariei esker, Bilboko Udalak diru-sarrerak eta gastuak orekatzea aurreikusten du.

Krisi ekonomikoa dela eta, Udalak dirua biltzeko behar handiagoa duela aitortu badu ere, igoera "biguna" egitea erabaki du.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga % 2,2 eta % 2,17 igoko dira 2014an, hurrenez hurren; hain zuzen ere, bi zerga horiek dira Bilboko Udalari diru-sarrera gehien ematen dizkiotenak.

Bestalde, zerga hobariak mantendu eta ugaritu dituzte, eta hauek izango dira onuradunak: familia ugariak, gutxitasunen bat dutenak, ibilgailu bereziak, etxebizitzak berritu behar dituztenak eta ingurumena zaintzen dutenak.

TAO eta Bilbobus

Bilboko TAO (Trafiko eta Aparkamenduen Ordenamendua) zerbitzuko prezioetan ere aldaketak egingo dituzte, eta, esaterako, erabiltzaileek autoa egun osorako uzteko aukera izango dute 16 euroren truke. Prezioak igoko dituzte, baina aurrerantzean ere lehen 15 minutuak doakoak izango dira.

Bestalde, Bilbobuseko tarifak batez beste % 2,52 garestituko dira, urte arteko inflazioa baino pixka bat gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia EAE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gastu publikoa