Ekonomia -

Eustat

Turistek iazko uztailean baino gau gutxiago igaro dituzte EAEn

Edonola ere, joera ezberdina izan da lurraldez lurralde. Araban eta Bizkaian, beherako joera izan da, eta Gipuzkoan, berriz, bidaiariek gau gehiago igaro dituzte.

Turistek iazko uztailean baino gau gutxiago igaro dituzte EAEn. Argazkia: EiTB
Turistek iazko uztailean baino gau gutxiago igaro dituzte EAEn. Argazkia: EiTB
Turistek iazko uztailean baino gau gutxiago igaro dituzte EAEn. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiariek 519.309 gau igaro dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ostatuetan uztailean, iaz hilabete berean baino % 1,5 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako txosten baten arabera.

Lurraldez lurralde, Araban % 7,2 egin du behera gaualdi kopuruak, eta % 5,7 Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, % 3,3 egin du gora.

Iazko uztailean baino atzerritar gutxiago heldu dira EAEra, % 2,5 gutxiago hain zuzen ere, eta Espainiatik etorritako turisten kopurua mantendu egin da.

Iaz baino bidaiari gutxiagok bisitatu dute Araba aurtengo uztailean, % 11,9 atzerritar gutxiago heldu dira eta % 4,7 espainiar gutxiago. Bizkaian ere bidaiari gutxiagok igaro dute gaua, baina beherakada txikiagoa izan da: % 3,4 atzerritar gutxiago eta % 2,4 espainiar gutxiago. Gipuzkoan, berriz, atzerritik eta Espainiatik etorritako bidaiarien kopurua hazi egin da.

Orotara, bidaiariek, batez beste, bi gau igaro dituzte EAEn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi bideoak EAE Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Turismo-ostatuak Euskadi Eustaten datuak