Ekonomia -

Europako Batzordea

Espainiak ontzioletako laguntzen inguruko datu nahikorik ez du eman

Sektoreak 126 milioi euro itzuli behar zituela azaldu zuen Haziendak, baina behar beste informazio jaso ez duela adierazi du Europako Batzordeak ostiral honetan.

Ontzioletako langileen protesta. Artxiboko irudia: EFE
Ontzioletako langileen protesta. Artxiboko irudia: EFE
Ontzioletako langileen protesta. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ontzioletako diru-laguntzen inguruko behar beste datu bidali ez dituela esan du gaur Europako Batzordeak. Sektoreak 126 milioi euro itzuli behar zituela azaldu zuen Haziendak, baina behar beste informazio jaso ez duela adierazi du EBk.

"Laguntza bateraezinen zifra zehazteko informazio nahikorik ez diote bidali oraindik Espainiako agintariek Bruselari", azaldu du Antoine Colombani EBko Lehiakortasun bozeramaileak.

Bruselaren arabera, Espainiak igorritako datuak "kalkulu metodologia proposamen bat dira", baina baliozkotasuna aztertu behar dute.

Colombanik azaldu duenez, Espainiari oraindik informazio gehiago eskatzea posible da. Behin metodologia onartuta, zifrak aurreratuko dituztela erantsi du Europako Batzordeko ordezkariak.

Berreskuratu beharreko kopuruaren estimazioak egin zituzten uda baino lehen, baina Europako Batzordeak sekula ez dituela baieztatu gogorarazi du Colombanik. Orain arte argitaratutako zifrak Espainiak egindako kalkuluak direla azaldu du.

Ontziolen sektoreari 2007ko maiatzetik 2011ra arte emandako hobari fiskalak berreskuratzeko eskatu zion Europako Batzordeak Espainiari uztailaren 17an.

Europako Batzordeak 126 milioiko zenbatekoa onartzea espero zuen Jose Manuel Soria Industria ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea