Ekonomia -

Lan-gatazka

Bizkaibuseko langileak eta Aldundia aurreakordio batera heldu dira

Bizkaibuseko sindikatuak, LAB ezik, eta Bizkaiko Foru Aldundia aurreakordio batera heldu dira.

 

Bizkaibuseko langileek egindako protestetako bat
Bizkaibuseko langileek egindako protestetako bat
Bizkaibuseko langileek egindako protestetako bat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibuseko sindikatuak, LAB ezik, eta Bizkaiko Foru Aldunida aurreakordio batera heldu dira. Sindikatuek astearterako eta ostegunerako deituta zuten greba bertan behera utzi dute.

ELA, CCOO, UGT eta USO sindikatuek lortu dute akordioa Aldundiarekin. LAB sindikatuak parte ez hartzea erabaki du. Akordioari esker langileen lanpostuak bermatuta geratu dira.

Sindikatu horiek Aldundiak egindako eskaintza onartu dute. Bizkaibuseko zerbitzuan enplegua mantentzea eskatzen zuten langileek eta idatziz jaso dute horren bermea jaso dute Aldundiaren eskutik.

Bizkaibuseko langileek 24 orduko greba egin behar zuten asteartean eta ostegunean. Era berean, datozen asteetarako mobilizaio berriak egiteko asmoa zuten. Langileek deialdiak berta behera utzi dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundia "oso gustura" agertu da aurreakordioaren, "elkarrizketak irabazi baitu" eta Bizkaibuseko erabiltzaileei "onura ukaezinak ekarriko baitizkie". "Garraio-zerbitzuan enplegua mantentzearen alde egindako apustua berretsi da", gaineratu du.

UGT eta ELA gustura

UGT eta ELA sindikatuak gustura agertu diraa Aldundiarekin lorturiko aurreakordioaren ondoren. Sindikatuek adierazi dutenez akordioari esker Bizkaibuseko langileen lanpostuak eta lan-baldintzak bermatzen dira. Horiek ziren hain zuzen ere langileek azken asteetan egin dituzten eskaera nagusiak.

UGTk gainera, Bizkaibuseko enpresen artean sindikatu nagusia, sindikatuen eta Aldunidaren artean sortuko den Interpretazio Batzordea positiboko baloratu du. Batzorde horrek herritarrek ibilbide berrien inguruan egiten dituzten eskaerak eta horiek langileengan duten eragina aztertuko ditu.

LABen aburuz, "aurreakordioa ez da nahikoa"

LAB sindikatuak, bestaldea, aurreakordioa ez duela sinatuko adierazi du. "Akordioak ez du autobusen zerbitzuaren hobekuntza bermatzen eta horrek eragin zuzena izango du lanpostuen suntsipenean", adierazi du.

LABek jakitera eman duenez, ez du gainerako sindikatuekin batera dokumenturik aurkeztu bertan "ez baizitzen mahai baten sorrera eskatzen". "Mahai hori gizarte eragileek, sindikatuek eta alderdi politikoek osatuko lukete eta Bizkaibuseko zerbitzuaren hobekuntza izango luke ardatz, aurreproiektuan jasotzen diren puntuak jarraituz", gaineratu du. LABen aburuz sinatutako aurrekoardioa "ez da nahikoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea