Ekonomia -
Banketxeen egoera
Bankuak 'zaintzen jarraitzeko' eskatu dio Troikak Espainiari
Espainiako bankuen inguruan dituen datuak baikorrak diren arren, lanean jarraitzeko eskaera egin du Troikak.
Erredakzioa
Troikako ikuskatzaileek adierazi dutenez, "Europar Batasunak erreskatearengatik Espainiari ezarritako baldintza gehienak bete dira eta finantza arloa egonkortzen ari da". Hala ere, egoera ekonomikoa dela eta, bankuak "zaintzen jarraitzeko" eskatuko dio Espainiako Gobernuari.
Europako Batzordeak, Europako Bankuak eta Nazioarteko Diru Funtsak osatzen dute Troika. Gaur, Espainiari emandako finantza-laguntzaren inguruko laugarren txostena eman dute ezagutzera. Azaroaren 15ean egingo duten bileran erabakiko dute Espainiaren programaren inguruan.
"Une honetan esku artean ditugun datuak baikorrak dira. Kapital gehiago behar bada, kudeagarriak izango dira horiek, Europari laguntza gehiago eskatzeko beharrik gabe", adierazi du Simon O'Connor Ekonomia gaietako ordezkariak.
Exekutiboaren aburuz, Espainiak ez du erabili dituen 41.300 milioi euroak baino gehiago beharko, ezta errekastea luzatzea ere.
"Sektore publikoak eta pribatuak zorrak gutxitzen jarraitu beharko dute eta etxebizitzen arloan dagoen egokitzapenak lanean jarraitzen du. Horiek guztiek eragina izango dute bankuen errentagarritasunean", esan du. Hori dela eta, bankuak "zaintzen jarraitzeko" eskatu dio Troikak Gobernuari. "Arriskuak garaiz atzemango lirateke eta neurri azkarrekin erantzun ahal izango litzateke", gaineratu du.
Erreformak
Bruselak dionez, Mariano Rajoyren Gobernuak ezarritako erreformen "aurrerapausoek" posible egin dute "azken hilabeteetan Espaniako ekonomiaren konfidantzaren berreskurapenean". "Ezinbestekoa da horiekin jarraitzea eta prozedura burutzea", zehaztu du Troikak.
Espainiako programa "bide onetik" doala adierazi dute ikuskatzaileek. "Aurreikusitako neurri gehienak ezarri dira", adierazi dute.
Bestalde, kredituen murrizketak are gehiago ez gogortzeko, Nazioarteko Diru Funtsak Espainiko bankuen kapitala indartzeko neurriak eskatu ditu.