Ekonomia -

Diru Funtsa, Munduko Bankuak

AEBko blokeo fiskalak mundu osoan ondorioak izan ditzake

Estatu Batuetan dagoen blokeo fiskalak, mundu osoan izango dituela ondorioak ohartarazi dute Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak. Bi elkarteen urteroko bileran egin dituzte adierazpenok.

Europari emandako kredituen bi heren kudeatzen ditu NDFk

1:26

Erredakzioak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako egoerak baldintzatu du Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak Washingtonen egin berri duten urteroko bilera.

Christine Lagarde Diru Funtseko zuzendariak ohartarazi du munduko ordenan aztoramendu handia gerta litekeela, Estatu Batuetan zorpetzeari buruzko akordiorik lortu ezean. Munduko ekonomian handia zarenean, besteentzako babesleku zarenean, ezin zara kontabilitate kreatiboan ibili, esan du Lagardek.

Izan ere, errepublikanoek eta Gobernuak ostegunera arteko epea daukate, zorpetze maila igotzeko akordioa lortzeko. Osterantzean, Etxe Zuriak dio ezingo dietela ordainketei aurre egin egun horretatik aurrera.

Horri erantsi behar zaio, herrialdeak urri hasieratik bizi duen itxialdia. Milaka langile etxean daude, eta oinarrizkoak ez diren eraikin publikoak itxita. Egunotan hasi dira gune turistiko batzuk irekitzen, Arroila Handia esaterako. Gobernu federalak ordaindu ez eta estatu bakoitzak bere patrikatik egitea adostu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea