Mundua -

Krisi fiskala AEB-N

Obamak eta errepublikanoek ez dute akordiorik lortu krisia saihesteko

Errepublikanoek zorpetze muga sei aste handitzea proposatu dute, baina Obamak ezetz esan du.

Barack Obama AEBen presidentea. EFE
Barack Obama AEBen presidentea. EFE
Barack Obama AEBen presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBko presidenteak eta Alderdi Errepublikanoak Ordezkarien Ganberan dituen buruek ez dute akordiorik lortu krisi fiskala saihesteko.

Hilaren 17an, herrialdea zorpetze mugara helduko da, eta, akordiorik lortu ezean, Gobernuak ez du dirurik izango fakturak ordaintzeko.

Hori saihesteko, Obama eta 20 legegile errepublikano inguru batzartu egin ziren atzo, eta bilera "ona" izan zela esan badute ere, ez zuten ezer adostu. Bien bitartean, AEBko Gobernua partzialki itxita dago oraindik.

Bilera horretan, errepublikanoek proposamen bat helarazi zioten Obamari: zorpetze muga sei aste handitzea. Plan horrek faktura gertukoenak ordaintzea ahalbidetuko luke, baina ez luke Gobernuaren itxieraren gatazka konponduko.

Etxe Zuriak ez du baieztatu Obamak baiezkoa edo ezezkoa eman duen, baina, The New York Times egunkariaren arabera, presidenteak errefusatu egin du.

Aurrekontuari oniritzia emateko eta zorpetze muga igotzea onartzeko, errepublikano askok, Tea Party mugimendu ultraeskuindarrekoek kasu, 2010. urtean onartutako osasun erreforma baliogabetzea jarri dute baldintza gisa, eta Obamak argi utzi du ez duela "bahisaririk" ordainduko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea