Ekonomia -

Fagor Etxetresnak

MCCk gaur emango die langileei Fagorren inguruko erabakiaren berri

Hilabeteak negoziatzen eman eta gero, hartu behar dituen neurrien berri emango dio Fagor Etxetresnak konpainiako zuzendaritzak Kontseilu Sozialari.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Korporazioak (MCC) Fagor Etxetresnak konpainiaren inguruko erabakia hartu du dagoeneko. Lantegi ezberdinetako langileek eta bazkideek enpresaren etorkizuna bermatzeko neurriak ezagutuko dituzte gaur.

Hilabeteak negoziatzen eman eta gero, hartu behar dituen neurrien berri emango dio Fagor Etxetresnak konpainiako zuzendaritzak Kontseilu Sozialari (bazkideen eta langileen ordezkaritza organoa).

1.600 langile ditu Fagor Etxetresnak enpresak Euskadiko lantegietan. Gainera, konpainiak Frantzian, Polonian, Marokon eta Txinan beste lantegi batzuk ditu. MCCk hartuko dituen neurriak atzerriko lantegietan aplikatuko dira, baina Euskadiko lantokietan aplikatuko diren ez dute zehaztu.

Aplikatuko diren neurriak ez dituzte oraindik azaldu. MCCren Inbertsio Kontseilua astelehenean bildu eta gero, adostutako neurrien berri langileei asteartean ematea espero zuten, baina Kontseilu Sozialaren bilera atzeratu zuten. Azkenik, Fagorrek emango dituen pausoak asteazken honetan jakinaraziko dizkiete bazkideei eta langileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Edessa etxetresna elektrikoak Mondragon korporazioa argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea