Ekonomia -

Fagor Etxetresnak

Jaurlaritzak errefusatu egin du Fagor Etxetresnak 'likidatzea'

Josu Erkoreka bozeramaileak "berregituraketa ordenatua" egitearen alde egin du, "salba daitekeena salbatzeko".

Josu Erkoreka. EiTB
Josu Erkoreka. EiTB
Josu Erkoreka. EiTB

David Perez | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak errefusatu egin du Fagor Etxetresnak "likidatzea", eta "berregituraketa ordenatua" egitearen alde egin du, "salba daitekeena salbatzeko".

Mondragon Korporazio Kooperatiboko (MCC) konpainia hartzekodunen konkurtsoan sartuko da, eta, ondorioz, Euskadin dituen 1.600 langileak kolokan daude.

Testuinguru horretan, konkurtsoa abiatu eta gero, "bi bide" baino ez daudela azaldu du Erkorekak, "Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean: "likidazioa edo berregituraketa ordenatua". Hori horrela, Jaurlaritzak "bideragarria den partea" salbatzea nahi duela gaineratu du.

Konpainiak atzerrian ere jarraitzea beharrezkotzat jo du Erkorekak: "Zaila da enpresa bat lehiakorra izatea, atzerrian hanka bat ez badu; batik bat, hazten ari diren herrialdeetan".

Halaber, Fagor Etxetresnakeko bazkideak MCCko beste konpainietara bideratzea "zaila" izango dela uste du Erkorekak: "Egia da MCC tankera horretako operazioak egitera ohituta dagoela, baina Fagor Etxetresnak oso handia da, eta, ondorioz, oso zaila da oraingoan arrakastaz egitea".

Bestalde, Jaurlaritzak baztertu egin du konpainian zuzenean esku hartzea, Europako zuzenbidearen aurkakoa izango litzatekeelako. "Ikusi dugu Europar Batasunak zer-nolako jokaera izan duen ontziolen auzian", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Fagor albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea