Ekonomia -

Krisia Fagorren

Arrasateko alkatea: 'Irtenbidea aurkitzeko elkarlana ezinbestekoa da'

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Arrasateko alkateak azpimarratu du Fagorren egoera "kezkagarria" dela eta bere elkartasuna azaldu die "langileei" eta kaltetuen familiei.

IKER GÓMEZ | EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkateak esan du bai erakundeek eta baita Mondragon taldeak ere "hausnarketa" egin beharko dutela, Fagor Etxetresnaken inguruan "zerbait gaizki egin delako, eta hortik sakondu egin behar dugulako"."Gu erakunde txiki bat garenez, lagundu bai lagundu dezakegu, baina Mondragon Korporazioak egin behar du hausnarketa, eta horretan dabil", adierazi du.Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Arrasateko alkateak azpimarratu du Fagorren egoera "kezkagarria" dela, eta bere elkartasuna azaldu die "langileei" eta kaltetuen familiei. "Berri txarra jaso dugu, benetan, oso kezkagarria", gaineratu du.Arrasateko Udalaren "lehentasuna" enplegua izango dela esan du, eta "irtenbidea" bilatzeko "elkarlana" nahitaezkoa izango dela nabarmendu du."Elkartasuna oinarri, topa dezagun aurrerabidea, besterik ez dago. Elkarlana beharrezkoa da, ez dago beste errezeta magikorik, irtenbidea bilatu behar dugu", adierazi du.Azkarragaurizarren hitzetan, Fagor Etxetresnaken egoerak kalte "zuzena" eta "zeharkakoa" ekarriko die Arrasateko herritarrei. "Ikusi behar da eragina noraino izango duen, baina seguru izango duela".Asteburuan egingo dituzten manifestazioaren inguruan, alkateak onartu du "protesta egiteko momentua" dela, baina, bitartean, "irtenbidea" bilatzeko beharra goraipatu du. "Saiatu behar gara hainbat eta lanpostu gehien mantentzen", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea