Ekonomia -

PIVE Plana

Gobernuak 70 milioi bideratuko ditu PIVE Plana luzatzeko

Plana egun batzuk barru jarriko da martxan laugarren aldiz eta urte amaierara arte iraungo du, Cristobal Montoro Ogasun ministroaren arabera.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.
Cristobal Montoro. EFE.
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PIVE Planaren luzapena iragarri du gaur Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak. Plan horrek auto berrien erosketa sustatzen du, auto zaharrak txatartegira eramatearen truke.

PIVE 4 egitasmoak 70 milioi euro jasoko ditu, eta, Montororen hitzetan, "datozen egunetan" jarriko da martxan, urte amaierara arte irauteko asmoz.

2012ko irailean martxan jarri zenetik, hirugarren aldiz luzatuko da PIVE Plana, ministroak Anfac-PwC Foroaren lehen edizioan azaldu duenez.

Orain arte, plan horrek 220 milioi euroko diru-laguntzak bideratu ditu, eta 220.000 pertsonak atera diote etekina egitasmoari; 1.000 euro auto bakoitzeko. Plana abiatu zenean, 75 milioi euroko aurrekontua zeukan. PIVE 2 egitasmoak beste 75 milioi jaso zituen, eta PIVE 3ak, abuztuaren 1ean abiatu eta jada agortu denak, 70 milioi.

Montorok azaldu duenez, PIVE Planak itzulera partekatua dauka BEZ eta PFEZ zergek biltzen dutenaren bitartez. "Autoen barne kontsumoa bultzatu ahal eta behar dugu, ongizatea, energiaren efizientzia eta bide-segurtasuna hobetzea esan nahi baitu", adierazi du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Dirulaguntzak gaur Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan