Ekonomia -
Iragarpena
50 Airbusen motorrak egiteko lanetan arituko da Bizkaiko ITP enpresa
Emiratesek iragarri zuen 50 A380 hegazkin erosiko dizkiola Airbusi, eta Etihadek 87 erosiko ditu, 19.000 milioi dolarren truke.
Erredakzioa
Bizkaiko ITP enpresa Etihad Airwaysek erositako 50 Airbus A350 XWB hegazkinen motorea egiteko lanetan arituko da. Etihad Airwaysek 50 Airbus gehiago erasi behar dituela iragarri du Dubaiko hegazkintza azoan.
Airbusen Trent XWB motorraren turbina ezberdinen ardatzak eusteko azpiegiturak ekoizten ditu ITP enpresak. Izan ere, Rolls Royce ibilgailuetan erabiltzen zen motor bera da.
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak atzo iragarri zuen Dubaiko Emirates enpresak eta Etihadek Airbus partzuergo europarrari 137 hegazkin erostea onuragarria izango dela Bizkaiko ITP enpresarentzat, partzuergoko kide delako, baina baita horrekin elkarlanean aritzen diren enpresentzat ere.
Emiratesek iragarri zuen 50 A380 hegazkin erosiko dizkiola Airbusi, eta Etihadek 87 erosiko ditu, 19.000 milioi dolarren truke.