Ekonomia -
Ikerkuntza
Inbiomedeko langileek berehalako erabakiak eskatu dizkiete arduradunei
Langileek gaiaren inguruan sortutako eztabaida ukatu dute eta "ardurak ekiditeari uzteko" eskatu dute.
Erredakzioa
Inbiomed ikerketa institutuko langileek bereahalako erabakiak hartzeko eskatu diete fundazioa kudeatzen duten arduradunei. Era berean, "ardurak ez ekiditeko" eta "bideragarritasuanren inguruko erabakiak" hartzeko eskatu dute.
Langileek oharra kaleratu dute. Ohar horretan jasotzen denez, "utzita, etsituta, mespretxatuta eta baztertuta" sentitzen dira. Langileen aburuz, "egoera jasangaitza eta terminala da". Urte gogorra bizi izan dutela ere zehaztu dute, kaleratzeak, soldata jaitsierak, ordainketetan arazoak eta garatzen duten lanean galerak jasan behar izan dituztelako.
Erakundeen eta politikarien arteko eztabaida ukatu dute. "Denek agertu nahi dute Inbiomedeko salbatzaile moduan", azpimarratu dute, eta erakundeek iragarritako laguntzak "ez direla iritsi" salatu dute. Institutua irekita mantentzeko ardura langileengan dagoela adierazi dute oharrean.
"Inbiomedekin lotura duten euskal erakundeei publikoki hartutako konpromisoak betetzea eskatzen diegu. Era berean, proiektuak denboran jarraipena izan dezan indarrak batzeko ere eskatu nahi diegu", azpimarratu dute.
Inbiomedi esker Gipuzkoak nazioarte mailako institutua izan dezakeela gaineratu dute langileek, "beti ere, hori lortzeko asmo sozial, politiko eta ekonomikoa baldin badago".
"Erakundeek izan beharko lukete gure herrian ikerkuntza arlo estrategikoa izateko bermatzaileak", amaitu dute