Ekonomia -

Hipoteken beherakada

Euriborra jaitsi egin da azaroan, eta hipotekak merkatu dira EAEn

Adierazlea % 0,506eraino jaitsi da; Euskadiko hipotekadun familiek urtean 60 euro aurreztuko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren amaieran, % 0,506an kokatu da euriborra. Hori dela eta, duela urtebete hipoteka bat kontratatu zuten EAEko familiak izango dira onuradun nagusiak; urtean 60 euro inguru aurreztuko dituzte.

Hiru hilabetez gora egin ostean, urrian % 0,541era jaitsi zen euriborra, eta azaroan berriro ere behera egin du (% 0,506), 2012ko hilabete berean baino hamarren bat baxuago kokatuz. Aurtengo maiatzeko gutxiengo historikotik (% 0,484), bigarren daturik baxuena da.

Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) datuen arabera, 2012ko azaroan, etxebizitza bat erosteko hipoteka batek, batez beste, 105.216 euroko balioa zuen. % 0,588ko euriborrarekin, urtero 377,22 euro ordaintzen zituen kontratatzaileak. Aurtengo datuak baliatuz, urteko kuota 373,44koa izango litzateke; hau da, 3,78 euro gutxiago hilean.

Dena dela, hipoteken balioa asko aldatzen da erkidego batetik bestera, beraz, zenbat eta hipoteka altuagoa izan, orduan eta deskontu handiagoa jasoko dute familiek azaroko euriborrarekin.

2012ko azaroan, zenbateko handieneko hipotekak EAEkoak ziren (141.684 euro). Jarraian, Madrilgoak (135.780 euro) eta Aragoikoak (130.148).

Azaroko euriborra aplikatuta, duela urtebete Euskadin kontratatutako hipoteka bategatik, 507,96 euro ordaindu ordez, 502,88 ordainduko dute familiek, batez beste (5,08 euro gutxiago hilean, edo 60,96 euro gutxiago urtean). Nafarroan, familiek 42,48 euro inguru aurreztuko dituzte urtero.

Adierazlearen beherakadak ez du hipoteken jaitsiera ekartzen beti; izan ere, asko 'lur-zoru klausulei' lotuta egoten dira. Horiek gutxiengo interesak finkatzen dituzte, eta euriborra neurri horiek baino beherago kokatzen bada ere, bezeroek ezin dituzte beherapenak jaso.

Dena dela, entitate asko klausula horiek bertan behera uzten hasi dira. Maiatzean, Auzitegi Gorenak gartentasunik gabeko 'lur-zoru klausulak' bertan behera uzteko epaia eman zuen, eta azaroaren 19an, BBVAk eta Cajamarrek horren aurka ezarritako deuseztasun gertakaria baztertu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Etxebizitza albisteak