Ekonomia -

Krisiaren aurkako plana

Islandiak diru-laguntzak emango dizkie hipotekadunei

Ekimena martxan jartzeko dirua finantza sektoreari zergak igota eta 4.000 milioi euroko murrizketak eginda bilduko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Islandiako Gobernuak hipotekadunei laguntzeko programa bat martxan jarriko duela iragarri du. Ekimenak 150.000 milioi koroako aurrekontua izango du (913 milioi euro inguru), eta, laguntza horien bidez, kontsumoa eta hazkunde ekonomikoa bultzatzea espero dute.

Programa martxan jartzeko dirua finantza sektoreari zergak igota eta 4.000 milioi euroko murrizketak eginda bilduko dute.

"Planari esker, 100.000 etxebizitza-jaberi laguntzeko moduan izango gara. Hazkunde ekonomikoaren hasiera izango da", azaldu du Sigmundur Gunnlaugsson Islandiako lehen ministroak.

Hipoteka bakoitzak 4 milioi koroako gehienezko laguntza izango du (24.000 euro) eta laguntzak lau urte iraungo ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hipotekak berriak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Etxebizitzen merkatua