Ekonomia -

Azaroko KPIa

Prezioak % 0,2 igo dira EAEn eta % 0,4 Nafarroan, azaroan

Euskadin, inflazioa % 0,2 hazi da azaroan, eta urtebeteko tasa % 0,6ra igo da; Nafarroan, prezioak % 0,2 jaitsi dira iazko azarokoen aldean.

Erosketak urrian baino garestiagoak izango dira, nola EAEn hala Nafarroan. Argazkia: EiTB.
Erosketak urrian baino garestiagoak izango dira, nola EAEn hala Nafarroan. Argazkia: EiTB.
Erosketak urrian baino garestiagoak izango dira, nola EAEn hala Nafarroan. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

KPI Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,2 igo zen azaroan Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatu osoan bezala, eta, beraz, urtebeteko tasa % 0,6koa da. Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, 2013ko urtarril eta azaro artean, EAEn % 0,7 garestitu dira prezioak; Estatu osoan, berriz, gutxiago: % 0,2.

Nafarroari dagokionez, prezioak % 0,4 hazi dira azaroan, urriarekin alderatuta. Urtebeteko datuari helduz, bi hamarren jaitsi dira prezioak 2012ko azarotik, estatistika institutuaren arabera.

Foru erkidegoko prezioetan pisu handia izan du jantzi eta zapaten igoera handiak: % 8,2 handitu dira horien prezioak. Sukaldeko ontziteriaren prezioak ere gora egin du (hiru hamarren), baina beste guztiak mantendu edo jaitsi egin dira.

Urte amaierara heltzeko hilabete falta denean, prezioak % 0,2 jaitsi dira Nafarroan 2002ko datuekin erkatuta. Komunikazioek eutsi diote prezioei gehiegi ez igotzeko, % 6,4 jaitsi baita horien prezioa.

Estatu osoari helduta, kontsumoko prezioak % 0,2 igo ziren azaroan, urrian hamarren bat jaitsi eta gero.

Hartara, Espainiako kontsumoko prezioen indizearen urtebeteko tasa hiru hamarren igo da urritik. Joan den hil horretan, hain zuzen, lau urtean lehenengoz jaitsi zen prezioen urtebeteko tasa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Kontsumitzaileen eskubideak