Ekonomia -

Enpleguaren suntsitzea

Tolosaldeko enpleguaren defentsan, manifestazioa egin dute Tolosan

ELA eta LAB sindikatuen esanetan, azken lau urtetan 500 lanpostu galdu dira Tolosaldeko industrian.

Enpleguaren aldeko manifestazioa Tolosan. Argazkia: EiTB
Enpleguaren aldeko manifestazioa Tolosan. Argazkia: EiTB
Enpleguaren aldeko manifestazioa Tolosan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan erregulazioko txosten baten baitan eta itxita dauden Tolosaldeko enpresatako langileek manifestazioa egin dute larunbat eguerdian Tolosan, eskualdeko enpleguaren aldeko defentsan. ELA eta LAB sindikatuen iritziz, azken lau urtetan 500 lanpostu galdu dira Tolosaldeko industrian.

Eguerdian egin dute manifestazioa "Familiak borrokan" lemapean, eta Tolosako hainbat tokitatik irten dira, eta amaieran elkartu egin dira.

ELA eta LAB sindikatuek deituta, langileak euren enpresetatik ilaran atera dira eta guztiak Triangulo Plazan elkartu dira. Bertan, instituzioei deialdia egin diete " behar diren neurriak hartu ditzatzen eskualdeko industria polítika indartzeko eta eskualdean lanpostu duinak bermatzeko".

Tolosaldeko enpresa asko kinka larrian daude, eta une honetan lau dira ixteko zorian dauden lantegiak.

Antalis, Marie Brizard eta Endaki enpresetako langileek manifestazioan parte hartu dute, eta hainbat alkateren eta ordezkari politikoen babesa jaso dute.

Egoera hori Euskal Herri osoan gertatzen ari dela salatu dute eta administrazio eta patronalari dei egin diete mugi daitezen, euskal herria inboluzio prozesu honetatik atera dadin

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea