Ekonomia -

Iruñean

Villavesetako langileek kalitatezko garraio publikoa aldarrikatu dute

TCC enpresako, hiriburu nafarreko eskualdeko garraio publikoaz arduratzen den enpresa, beharginak greba mugagabean daude abenduaren 16tik.

Langileen grebaren lehenengo eguneko irudia. Argazkia: EiTB
Langileen grebaren lehenengo eguneko irudia. Argazkia: EiTB
Langileen grebaren lehenengo eguneko irudia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TCC Iruñeko eskualdeko garraio publikoaz arduratzen den enpresako langileak, greba mugagabean abenduaren 16tik, kalean izan dira euren "eskubideak defendatzeko behar beste indar eta interesa" dutela, eta hiritarren eta kolektiboen alde handi batek babesten dituela erakusteko.

Garraio publikoa, soziala eta kalitatezkoa. TCC borrokan leloa idatzita zuen pankarta bat eskuan hartuta, eta hilkutxa bat atzean zutela, 2.000 pertsona inguruk hiriburu nafarreko erdigunea zeharkatu dute, autobus geltoki zaharretik MCP Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatearen egoitzaraino.

TCCk lapurtu egiten digu eta MCPk laguntzen du eta Guztiontzako garraio publiko baten alde, leloetako batzuk izan dira. Partehartzaileek klaxonak  jo dituzte, eta 'villavesetako' gidariek klaxona joz erantzun dituzte.

Hedabideen aurrean Juan Jose Jaime langileen batzordeko bozeramaleak esan duenez, protesta honen bidez  euren "eskubideak defendatzeko behar beste indar eta interesa" dutela, eta hiritarren eta kolektiboen alde handi batek, esaterako langabeek, erretiratuek, garraio publikoaren erabiltzaileek... babesten dituela erakusteko.

Haien helburua, esan duenez, "lan-gatazka hutsetik harago doan gatazka dela erakustea da, gatazka sozial" baten antza hartzen ari baita.

TCC enpresarekin egiten ari diren negoziazioen inguruan, "ez dago inolako aurrerapausorik" eta "enpresak eman ditzakeen urratsen zain" daude, eta "topaketak izateko egitasmoren bat izan bada, alde sozialetatik etorritakoa izan da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea