Ekonomia -

2014rako Aurrekontuak

Gipuzkoako Aurrekontuak onartu dituzte, EAJren abstentzioari esker

PSE-EEk eta PPk Aurrekontuen aurka bozkatu dute, eta Aralarrek eta Bilduk aldeko botoa eman dute. Aurrekontua 758 milioi eurokoa da.

Garitano: ''Krisiaren aurka borrokatzeko ezinbesteko tresna dira''

0:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2014rako Aurrekontuak onartu dituzte gaur, EAJren abstentzioari esker. Hirugarren urtez, Bilduk Gipuzkoako Aurrekontuak onartzea lortu du.

PSE-EEk eta PPk Aurrekontuen aurka bozkatu dute, eta Aralarrek eta Bilduk aldeko botoa eman dute. Aurrekontua 758 milioi eurokoa da.

EAJk eta Martín Garitanoren Gobernuak hitzarmena sinatzea lortu zuten iragan astean Aurrekontuak onartzeko. EAJk baldintza bat jarri zuen aurrekontuak babesteko, alegia, krisialdiaren kontrako neurrietarako 15 milioi euro bideratzea. Orain arte, aurkeztutako Aurrekontu guztiak onartzea lortu du Gipuzkoako Gobernuak. 2012. eta 2013. urteetan ere, EAJren abstentzioa lortu zuen Bilduk.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia pozik agertu da aurrekontuak onartzea lortu dutelako. Garitanoren hitzetan, “zaila izango den 2014. urteari aurre egiteko” aurrekontu bat izatea “oso albiste ona” da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea