Ekonomia -

Lan-hitzarnenak

LHK-k negoziatzea eskatu die sindikatuei eta patronalari

Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluaren presidenteak adierazi duenez, "negoziazio kolektiboaren arazoak negoziazio kolektiboarekin konpondu behar dira eta ez epailearen erabakien bitartez".

Langileen % 60 lan-hitzarmenik gabe izango dira urtea amaitu aurretik. Argazkia: EiTB
Langileen % 60 lan-hitzarmenik gabe izango dira urtea amaitu aurretik. Argazkia: EiTB
Langileen % 60 lan-hitzarmenik gabe izango dira urtea amaitu aurretik. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tomas Arrieta Lan Harremanen euskal Kontseiluko presidenteak negoziatzea eskatu die patronalari eta sindikatuei. Arrietak esan duenez, "negoziazio kolektiboaren arazoak negoziazio kolektiboarekin konpondu behar dira eta ez epailearen erabakien bitartez".

Elkarrizketa batean, Arrietak esan du PPren lan erreformak "segurtasun-gabezia" eta "zalantza" sortu ditu eta lan gatazken "judizializazioa" areagotu du.

Arrietaren aburuz, judizializaoa "kaltegarria" da enpresarien eta sindikatuen arteko harremanetarako.

Horregatik, LHKren presidenteak uste du beharrezkoa dela "negoziazioa eta elkarrizketa soziala berrezartzea" eta "enplegua handitzea, horren kalitatea hobetzea eta politika aktiboak areagotzea".

Lan Harremanen euskal Kontseiluko presidenteak nabarmendu duenez, 2013ko abenduaren 31 baino lehen, EAEko langileriaren % 60 (350.000 pertsona inguru) lan-hitzarmenik gabe geratuko dira,

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea