Ekonomia -

Kontsumoa

Autoen salmenta % 6,7 hazi zen 2013an Euskadin

Sektoreak PIVE eta Pima Aire planak berriztatzea eskatu dio aho batez Gobernuari, 2013an Euskadin 27.321 ale saldu eta gero 2014an merkatuak joera horri jarrai diezaion.

Euskadin, 27.321 automobil matrikulatu zituzten 2013an. Argazkia: Efe.
Euskadin, 27.321 automobil matrikulatu zituzten 2013an. Argazkia: Efe.
Euskadin, 27.321 automobil matrikulatu zituzten 2013an. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin, 27.321 automobil matrikulatu zituzten 2013an, aurreko urtean baino % 6,7 gehiago. EAEn izandako gorakada Estatu osoan izandakoaren (% 3,3) bikoitza da, fabrikatzaileen, auto saltokien eta saltzaileen elkarteek emandako datuen arabera.

Estatu osoan, 722.703 auto matrikulatu zituzten iaz, 2012an baino % 3,3 gehiago. Azken hiru urteetan izandako lehen gorakada izan da 2013koa, sektorearen ordezkariek emandako datuek erakusten dutenez.

Anfac, Faconauto eta Ganvam elkarteen esanetan, PIVE eta Pima Aire planek berebiziko garrantzia izan dute 2013an matrikulazioa kopurua handitzeko, nahiz eta merkatuak oraindik maila "baxua" duen Espainiako garapen ekonomiko eta per capita errentari begiratuta.

Jaume Roura Faconautoko presidentearen hitzetan, salmentak igo badira ere "ezin da urte on bati buruz hitz egin", saltokien sarea urte milioi bat autoko merkatura begira zabaldutakoa baita.

4.000 euroko beherapenak, batez beste

Horrez gain, matrikulazio kopuruaren hazkundearen atzetik saltzaileek eskainitako pizgarriak daudela azaldu du, batez beste 4.000  euroko deskontuak egin baitituzte auto bakoitzeko. Azkenik, 2014an merkataritza sareko partaide guztiek zenbaki gorriak atzean uzteko itxaropena agertu du.

Segmentuak

2013an auto txikien salmenta handitu zen batik bat. % 9,5eko igoera eragin zuen Estatuan 213.081 unitate saltzeak, eta merkatu osoaren % 29,5 hartu zuten horrelako autoek. Lur orotako ibilgailuak jaitsi ziren gehien: % 32,9.

Estatu osoan saldutako auto guztien % 67,4k diesel motorra zuten, % 31,1ek gasolinakoa eta % 1,5 auto hibrido edo elektrikoak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Dirulaguntzak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan