Ekonomia -

Bosgarren edizioa

PIVE 5 Plana indarrean sartu da

Diru-laguntza jaso nahi duten herritarrek hamar urte baino gehiagoko auto bat (zazpi urtetik gorakoa laneko ibilgailuen kasuan) eman beharko dute, eta 2.000 euroko pizgarria jasoko dute.

Indarrean sartu da PIVE 5 Plana. Argazkia: EFE
Indarrean sartu da PIVE 5 Plana. Argazkia: EFE
Indarrean sartu da PIVE 5 Plana. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Auto zaharrak txatartegira eramatearen truke auto berriak erostea sustatzen duen PIVE Planaren bosgarren edizioa indarrean sartu da, asteazken honetan Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean.

PIVE 5 Planaren ezaugarriak kaleratu dituzte jada, joan den ostiralean Ministroen Kontseiluak programa horren jarraipena onartu ostean. Gainera, Soraya Saenz de Santamariak indarrean "berehala" sartuko zela iragarri zuen.

Horrela, Gobernuak Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren 175 milioi euroko diru-laguntza martxan jarri du. PIVE 5 Planak 15 hilabeteko edo funtsak amaitu arteko iraupena izango du.

Planaren bosgarren edizio honek aurrekoen ezaugarri berberak izango ditu, eta 175.000 ibilgailu berritzea ahalbidetuko du. Horretarako, BEZa gehitu aurretik gehienez ere 25.000 euroko balioa izan beharko du ibilgailuak (30.000 urritasunen bat duten pertsonentzat).

Diru-laguntza jaso nahi duten herritarrek hamar urte baino gehiagoko auto bat (zazpi urtetik gorakoa laneko ibilgailuen kasuan) eman beharko dute, eta 2.000 euroko pizgarria jasoko dute (1.000 euro Estatuak emango ditu eta beste 1.000, saltokiek).

Familia ugariek 3.000 euroko diru-laguntza eskuratzeko aukera izango dute (1.500 euro Estatuak emango ditu eta beste 1.500, saltokiek) bost eserlekutik gorako ibilgailua erosiz gero, eta gauza bera urritasunen bat duen pertsonek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea