Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Jaurlaritza, Foronda EAEko aireportu nagusia izatea aztertzeko prest

Espainiako Gobernuari "proposamena egiteko" deia egin dio Ana Oregi sailburuak Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiari.

Forondako aireportua. EFE
Forondako aireportua. EFE
Forondako aireportua. EFE

D.P. | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "oso ondo" deritzo Foronda (Araba) Euskadiko aireportu nagusia izateari, eta, horren ildotik, Espainiako Gobernuari "proposamena" egiteko deia egin dio Javier de Andres ahaldun nagusiari, aireportuen kudeaketaren eskuduntza horren esku baitago.

"Ondo deritzot Foronda aireportu nagusia izateari, proposamena Mariano Rajoyri egiteko eta [proiektu horretan] lan egiteko deia egiten diot De Andres jaunari", adierazi du Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, "Boulevard" Radio Euskadiko saioan.

"Bidaia horretan elkar ikusiko dugu", esan dio sailburuak Arabako ahaldun nagusiari.

Horrela erantzun dio Oregik Javier de Andresi, Arabako ahaldun nagusiak Foronda "Euskadiko aireportu nagusia" izateko urtarrilean egin zuen eskariari.

Horren harira, egun Foronda merkantziak garraiatzeko aireportua bada ere, "epe ertainean edo laburrean" bidaiariak ere garraiatu ahal izatea eskatu dio sailburuak Ana Pastor Sustapen ministroari.

Bestalde, Loiuko aireportuan (Bizkaia) eguraldi arazoak daudenean, hegaldiak Forondara bideratu ahal izatea ere eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea