Ekonomia -

2014ko datuak

Pasaiako portuko zirkulazioa % 17,48 handitu da urtarrilean

Arcelor Mittal enpresaren esportazioek eragin dute, neurri handi batean, siderurgia produktuen zirkulazioa handitzea. Zirkulazioaren % 58,69 dira siderurgia produktuak, 89.000 tona alegia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Pasaia portuko zirkulazioa % 17,48 handitu da 2014ko urtarrilean, joan den urteko lehen hilabeteko datuekin alderatuta, APP Pasaiako Portu Agintaritzak emandako datuen arabera.

APPk azaldu duenez, ''2013ko bigarren seihilekoan hasi zen joera aldaketa'', eta jarrera horri eusten diote 2014an ere. Agintaritzaren arabera, Arcelor Mittal enpresaren esportazioek eragin dute neurri handi batean joera horretan, horren jarduna baita ''siderurgia produktuen zirkulazioa handitzearen'' arrazoi nagusietako bat. Zehazki, % 58,69koa da siderurgia produktuen zirkulazioa, 89.000 tona, alegia; horietatik 13.400 Argentinara igorri dituzte.

Bestalde, abonu kanpaina ''gogor'' abiatu dela azpimarratu dute, % 26,22ko igoera izan baitu .Paper pastaren inportazioa, bestalde, % 45,23 igo da.

Txatarrak, aldiz, kontrako joera izan du eta % 26,05 jaitsi da.

Pasaiako portuaren trafikoaren jatorria eta helmugari dagokionez, Agintaritzak azaldu du inportazioak dibertsifikatuta daudela, eta Herbehereetatik (% 17), Alemaniatik (% 14) eta Errusiatik (% 12) datozela batik bat.

Esportazioetan, berriz, Erresuma Batura doa % 45a (40.516 tona); gainerakoan, berriz, Argentinara (%15) eta Belgikara (%8).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pasaia argazkiak