Ekonomia -

Tarifa berriak

Argindarraren prezioa % 3 jaitsi liteke

Argindarraren enpresek dirua itzuliko dute merkatua apirilera arteko tarifa baino baxuago baldin badago.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elektrizitatearen tarifaren barruan energiaren prezio berriak apiriletik aurrera enkante baten emaitzaren araberakoa izateari utziko dio, eta elektrizitatearen merkatu handizkariaren batez bestekoaren arabera kalkulatuko da, Industria, Energia eta Turismo Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.

Ministerioak mekanismo berri hau martxan jarriko du, energia elektrikoaren enkanteen ondorioz (CESUR enkanteak) kontsumitzaileek behar baino 1.160 milioi euro gehiago jarri ostean, horren inflazio-eraginagatik.

% 3 aurreztu

Ministerioaren ustez, enkanteak eta horien inflazio-eragina kentzeak 10 kilowatt (kW) baino gutxiago kontsumitzen dituzten erabiltzaileei urtean 200 milioi euro aurreztea ahalbidetuko die, hau da, urtean % 3 merkatzea argindarraren prezioa. Energiaren kostua % 10 eta % 11 artean murriztuko da.

Mekanismo berria

Argindarraren enpresek dirua itzuliko dute merkatua apirilera arte tarifa baino baxuagoa baldin bada, ordainketa bakarrean, maiatzean eta ekainean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea