Ekonomia -

Bikoiztasunak

Enpresa publikoen kopurua murrizteko ekimena adostu dute EAJk eta PSEk

EAJk eta PSEk adostutako ekimenaren xede nagusia erakundeen “eraginkortasuna” hobetzea eta bikoiztasunekin amaitzea izango dela azaldu du Idoia Mendia sozalistak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Aldundietako enpresa publikoen kopurua murriztera zuzendutako ekimena aurkeztuko dute bihar EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundietan. Ekimenaren helburu nagusia administrazio publikoan dauden bikoiztasunak saihestea izango da.

Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak iragarri du bihar elkarrekin aurkeztuko duten ekimena. Iazko irailean jeltzaleek eta sozialistek adostutako hitzarmenetako bat da bihar aurkeztuko dutena eta, horren ondorioz, Lurralde Historikoen Legea eta, beharrezkoa baldin bada, Gernikako Estatutua eguneratu beharko dituztela adierazi du Idoia Mendiak.

Adibide gisa, ekintzaileei zuzendutako 250 enpresa publiko egotea “zentzugabekeria” dela esan du Mendiak, horrek herritarrak “nahastu egiten dituelako”.

EAJk eta PSEk adostutako ekimenaren xede nagusia erakundeen “eraginkortasuna” hobetzea eta bikoiztasunekin amaitzea izango dela gaineratu du ordezkari sozialistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea