Ekonomia -

KPI

Prezioak % 1,4 jaitsi dira EAEn, eta % 1,8 Nafarroan

Hori horrela, urte arteko tasa % 0,4an geratu da lehenengo kasuan, eta % -0,4ean bigarrenean. KPI % 1,3 jaitsi da Espainiako Estatuan batez beste.

Prezioak % 1,4 jaitsi dira EAEn, eta % 1,8 Nafarroan. Argazkia: EiTB
Prezioak % 1,4 jaitsi dira EAEn, eta % 1,8 Nafarroan.
Prezioak % 1,4 jaitsi dira EAEn, eta % 1,8 Nafarroan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,4 jaitsi zen urtarrilean, aurreko hilaren aldean, eta urtebeteko tasa % 0,6an geratu da, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Inflazio gehien izan duen sektorea etxebizitzarena izan da, % 0,9ko garestitzea izan baitu. Arropa eta oinetakoen kasuan, aldiz, beherakada % 15,4koa izan da.

Nafarroan, KPI % 1,8 jaitsi zen urtarrilean, eta inflazioaren urtebeteko tasa % -0,4an geratu zen, aurreko hilean baino 0,4 beherago.

Beherakada handiena aisian eta kulturan izan zen: % 2,7ko beherakada, urtebetean.

Espainiako Estatuari dagokionez, KPI % 1,3 jaitsi zen urtarrilean, abenduko datuekin alderatuta, eta urtebeteko tasa hamarren bat jaitsi eta % 0,2an geratu zen, inoizko mailarik baxuena, datuak jasotzen hasi zirenetik, 1961etik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Kontsumoa