Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

Confebaskekin biltzeko 'prest' agertu da ELA sindikatua

Patronalaren "ibilbide orriaren" helburu nagusia soldatak jaistea dela azpimarratu du Txiki Muñozek eta horrek, ELAren ustez, "enplegua suntsituko du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Muñoz ELAko idazkari nagusia prest agertu da Confebaskekin bilera bat egiteko, ez ordea patronalaren “ibilbide orria” jarraitzeko, horrek enplegua “suntsitu” egingo duen “soldaten jaitsiera” dakarrelako. “ELAk, hala ere, ez du arazorik patronalarekin bilera bat egiteko”, berretsi du.

Bilbon egindako agerraldian, “zalantzarik gabe”, Confebaskekin bilera bat egiteko “prest” daudela adierazi du Txiki Muñozek. Hala ere, patronalaren “ibilbide orriarekin bat” ez dutela egingo azpimarratu du, Confebasken helburu nagusia “soldatak jaistea” dela argudiatuz. “Horrek enplegua txikitu egingo du”, gaineratu du.

Iragan ostiralean, ELAko ordezkariek Cebek Bizkaiko patronalarekin bilera egin zuten, enpresa-buruek eskatuta. “Gezurra da, beraz, bilerak ez ditugula egin nahi esatea”.

ELAren ustez, patronalak “doikuntza sistema” moduan erabili nahi du negoziazio kolektiboa. Horren inguruan esan du, ELA soldaten jaitsiera “oztopatzeko” eragilea izaten jarraituko duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea