Ekonomia -

Ministroen kontseilua

Enpresak salbatzeko balioko duen konkurtso-legea onartu du Gobernuak

“Enpresen etorkizuna ziurtatzeko eta kaudimen-gabezia arazoak ekiditeko araua da”, esan du Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea, erdialdean. EFE
Soraya Saenz de Santamaria
Espainiako Gobernuak konkurtso legea aldatu du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak enpresak finantzatzeko eta berregituratzeko larrialdiko neurrien lege-dekretua onartu du ostiral honetan, konkurtso-legearen erreforma, eta errazagoa egingo du bankua zor handiak dituzten konpainia bideragarriekin akordioetara iristea.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak esan du arau honen bidez zor handia duten enpresak izan arren, “jarduera garatzen eta lanpostuak mantentzen” jarraitu dezaketenentzako sortutako neurri sorta osatzen dela.

“Enpresen etorkizuna ziurtatzeko eta kaudimen-gabezia arazoak ekiditeko araua da”, esan du Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak.

Lege-dekretu berri honen bitartez, konkurtso-legedia erreformatzen da, era horretan, hartzekodunen lehiak erregulatzen dituzten arauak "enpresen berfinantzaketetako prozesuan trabarik egin ez dezaten", azaldu du presidenteordeak.

Akordio indibidualak

Arau horrek hartzekodun bat edota bat baion gehiagorekin akordio indibidualak sinatu daitezkeela esaten du, zordunaren ondare egoera hobetzen den bitartean, pasiboen gehiengoarekin kontatu beharrik izan gabe.

Homologatu gabeko enpresen zorra berfinantzatzeko akordio kolektiboetan aditu independentea eskatzea ezabatu da, ondorioz, nahikoa izango da kontu-ikuskariak eskatutako pasibo gehienak daudela ziurtatzea.

Behin akordioa sinatuta, hori ezin izango da deuseztatu, enpresa hartzekodunen lehian sartu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea