Gizartea -

9 hilabeteko greba

Irungo eta Urnietako IATetako langileek itxialdia hasi dute

Bederatzi hilabetez daramatzate mobilizazioetan, lan-hitzarmena berritzeko akordio bat eskatuz.

IAT Urnieta
IAT Urnieta
Hasi de Urnietako eta Irungo IATetako langileen itxialdia

3:33

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoen instalazioetako langileek itxialdia hasi dute, greban bederatzi hilabete baitaramatzate. Itxialdia Tüv Rheinland enpresak Urnietan dituen instalazioetan egingo dute.

Langileen batzordeak ohar baten bidez azaldu duenez, protestak gogortzea erabaki dute, lan-hitzarmena berritzea aldarrikatzeko.

Horren ildotik, Tüv Rheinland enpresako zuzendaritzarekin (Precoren Donostiako egoitzan) egingo duten bilera probestuta eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean gatazka hau konpontzeko egiten ari diren lana azaltzeko egingo duen agerraldia aprobetxatuta, langileek Urnietako IATn hasi dute itxialdia.

Langile batzordearen arabera, "zuzendaritza akordio batera heltzeko borondate onez egiten diren bileretako batera azaltzen den unean amaituko da greba".

Gainera, langileak asteartean bilduko omen dira Ekonomikoaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin, egoera aztertu eta gatazkari irtenbide bat emateko.

Langileek barkamena eskatu diete "erabiltzaileei", zerbitzuan sortzen ari diren "arazoengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Irun albisteak gaur Eguneko albisteak Lan gatazkak Urnieta albisteak