Ekonomia -

Sozietateen gaineko zerga

Gipuzkoako Aldundiak 21 milioi euro itzuli beharko dizkio Kutxabanki

Repsolen egindako inbertsioengatik finantza erakundeak aldundiari egindako ordainketari dagokion zenbatekoa da. EAEANk emandako ebazpenaren kontra egin du orain Auzitegi Gorenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak 21,4 milioi euro itzuli beharko dizkio Kutxabanki, Auzitegi Gorenak astelehen honetan ebatzi duenez. Finantza erakundearen 2001-2005 urte bitarteko sozietateen gaineko zergari dagokion zenbatekoa da, 1997 eta 2004 bitartean Kutxabankek Repsolen egindako inbertsioengatik ordaindutakoa.

2011n, EAEAN Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ordainketaren alde egin zuen eta Kutxabankek helegitea jarri zuen. Gorenak, ordea, helegitea onartu eta zenbatekoa itzuli beharra ebatzi du, bertako magistratuek ez baitute lege-iruzurrik ikusi Kutxabanken jardunean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa