Ekonomia -

Mobilizazioak

La Navaleko langileak, Murueta ontziolaren aurrean lan-karga eske

Sestaotik Erandiora ibilaldia egin dute. Kontzentrazioa egin dute Murueta ontziolaren aurrean, lan-karga eskatzeko.

La Navaleko langileak, Murueta ontziolaren aurrean lan-karga eske
La Navaleko langileen mobilizazioak. Argazkia: EiTB
La Navaleko langileen protesta

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Navaleko langileek protesta-ibilaldia egin dute Sestaotik Erandiora. Murueta ontziolan amaitu dute, Sestaoko ontziolarentzat lan-karga eskatzeko mobilizazioak abiatuta, langile-batzordeak jakinarazi duenez.

Langileek informatzeko bilera egin dute Sestaoko ontzioletan, 09:00etan, eta 15 minutu geroago Erandioko Murueta ontziolara bidean jarri dira, Barakaldon itsasontzia hartuta. 10:15ean heldu dira ontziolara eta orduan hasi da kontzentrazioa.

Langile-batzordeak bilera eskatu dio Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari, Sestaoko ontziolaren egoerari buruz hitz egiteko.

Ostegunerako, Administrazio Kontseiluarekin bat eginez, langileak kontzentrazio batera deitu dituzte bulegoen aurrean, 08:30etik aurrera, "presioa egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio berriak Sestao albisteak Lana albisteak Ekonomia Azken ordukoa protestak La Naval