Ekonomia -
30 milioi euro Kutxabanki
Gipuzkoa: 'Aukerak badaude ebazpenaren aurrean errekurtsoa jartzeko'
Auzitegi Gorenak Kutxabank salbuetsi du Gipuzkoako Ogasunari 21 milioi euro baino gehiago ematera 2001 eta 2005 urteetako sozietateen gaineko zergagatik, Repsolen inbertsioen harira.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundia Kutxanbaki 30 milioi euro ordaintzera behartuko duen epaiaren aurka helegitea jartzeko “aukeraren bat badagoela” adierazi du gaur Larraitz Ugarte Gipuzkoako bozeramaileak.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, ebazpena inpugnatzea aztertzen ari direla gogoratu du Ugartek. “Errekurtsoa jartzeko aukeraren bat badago”, aurreratu du. Epaia “sakonean” aztertuko dutela azpimarratu du.
Auzitegi Gorenak Kutxabank salbuetsi du Gipuzkoako Ogasunari 21 milioi euro baino gehiago ematera 2001 eta 2005 urteetako sozietateen gaineko zergagatik, Repsolen inbertsioen harira, 1997 eta 2004 artean.
Epaian, Auzitegi Goreneko administrazioarekiko auzien epaitegiaren arabera, erakundeak Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren ebazpenaren aurka jarritako helegitea aintzat hartu du, era horretan, Gipuzkoako Ogasunak egindako likidazioak baliogabetuz kontzeptu horregatik.
Gipuzkoarrentzat “oso albiste txarra” da Kutxabanki 30 milioi eman behar izatea, Ugarteren hitzetan. Horrez gain, “bere egunean egin behar zuten ikuskatzea zergatik” ez zuten egin galdetu du Aldundiko bozeramaileak.