Ekonomia -
Espainiako Gobernua
Sei erkidegok ez dute adostutako defizit muga bete, tartean Nafarroa
Murtziak, Valentziako Erkidegoak, Gaztela-Mantxak, Aragoik, Kataluniak eta Nafarroak ez zuten iaz adostutako defizit muga bete.
Erredakzioa
Murtziak, Valentziako Erkidegoak, Gaztela-Mantxak, Aragoik, Kataluniak eta Nafarroak ez zuten bete iaz adostutako defizit muga, gaur Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez.
Ogasun Ministerioaren arabera, Murtziak % 3,17ko defizitarekin amaitu zuen 2013. urtea, eta % 1,59ean itxi behar zuen: Valentziako erkidegoak % 2,33ko defizita izan zuen (% 1,60), GaztelaMantxak 2,13 (% 1,3), Aragoik % 2,96ko defizita (% 1,30), Kataluniak % 1,96 (% 1,58) eta Nafarroak % 1,55ko defizitarekin amaitu zuen (% 1,20). Estatuko gainerako erkidegoek defizit-muga betetzea lortu dute: Andaluziak % 1,55eko defizitarekin itxi du urtea (% 1,58), Asturiasek % 1,06, Balearrak % 1,28 (% 1,47), Kanariar Irlek % 1eko defizita izan dute (% 1,20), Kantabriak % 1 (% 1,13) eta Gaztela eta Leonek % 1,10eko defizitarekin amaitu zuen 2013. urtea (% 1,27).
Adostutako defizit datua bete duten beste erkidegoen artean, Extremadura (% 0,99), Galizia (% 1,10), Madril (% 1,01), Errioxa (% 1,04) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (% 1,08).
Batez-bestez, Estatuko erkidegoek % 1,54ko defizitarekin amaitu zuten urtea.